Begetal

Esaten duguna gara

1.Sinpletasuna

Guztia sinpleagoa da; bizitza bi egun dira, eta bat euritsua da.

2.Gozamena

Bilatu tarteak zure atseginerako eta zaletasunetarako.

3.Ongizatea

Zeure buruarekin aurrena. Besteekin, gero.

4.Zaintzea

Osasuna ez da «gaixorik ez egotea», bizitzeko era bat da, gorputza eta adimena uztartzen dituena.

5.Naturaltasuna

Landareak gogoko ditugu, kimikoak ez. Bizitzako gauzarik onenak «gabekoak» dira.

6.Nutrizioa

Egia bada jaten duguna garela, pentsatu zer jaten duzun.

7.Zintzotasuna

Hobeto sentitzen gara harreman zintzoak izanda.
Benetako adiskideak, benetako amodioak.

8.Benekotasuna

Esan pentsatzen duzuna, izan pentsatzen duzuna eta partekatu zure ikuspuntua.

9.Irribarrea

Egin irribarre, agurtu, eman eskerrak, ez da batere kostatzen eta asko balio du.

10.Harmonia

Utzi estresa atzera; bizitzan dena ez da lehia, iragazkiak eta itxurakeria. Zaren modukoa zarelako maite zaitugu.

Ikusten duzuna da

kaiku-begetal-natural

Gure zaporea, gure kalitatea

Almendrak naturan sortu, bildu eta eho egiten dira, sortzen den testura krematsu, paregabe eta gozoarekin almendraren benetako zaporeaz goza dezazun.

Jogurtaren onen-onena

Esne-hartzigarri biziak ditu, jogurtak dituen bakterio berberak, baina behi-esnerik gabe eta onura guztiekin.

Argi hitz egiten dugu

Laktosarik gabe, glutenik gabe, sojarik gabe, transgenikorik gabe, koloragarri artifizialik gabe, kontserbagarririk gabe, gelatinarik gabe, aspartamorik gabe eta edulkoratzaile artifizialik gabe. Zer jaten duzun jakitea eta jaten duzun bezalakoa izatea nahi dugu.

Duen zaporea bezalakoa da

Balio energetikoa
101kcal

Kaikun, zaporea eman nahi diegu landare-jatorriko elikagaiei. Almendrak naturan sortu, bildu eta eho egiten dira, sortzen den testura krematsu, paregabe eta gozoarekin almendraren benetako zaporeaz goza dezazun. Osagai osasungarri eta gozoak ditu, benetan goza dezazun.

Aurkitu zure Be aldea

Be healthy

Landare-jatorriko elikagaia

Almendrak, intxaurrak, arroza, oloa… Landareak sinpleak dira. Naturan jaio, bildu eta eho egiten dira, testura krematsua eta gozagarria sortzeko. Prozesu horretan, ez dago kontserbatzaileak eta edulkoratzaile artifizialak eransteko formula konplexurik. Hala, zure gorputzak benetan behar duenaz bakarrik gozatuko duzu.

Be happy

Ongizate fisiko eta mentala

Gorputza zaintzea ez da alderdi fisikoa zaintzea bakarrik, adimena ere zaindu behar da. Jaten duzunarekin ondo sentitzea oso lotuta dago jaten duzunaren atzean dagoenarekin. Jasangarritasuna eta osasuna dira landare-jatorriko elikagaiak kontsumitzearen onuretako batzuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-n erabilera eta instalazioa onartutzat ematen dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago jaso dezakezu hemen.