Be healthy

Landareak bezain naturala

Landare-jatorriko elikagaia

Almendrak, intxaurrak, arroza, oloa… Landareak sinpleak dira. Naturan jaio, bildu eta eho egiten dira, testura krematsua eta gozagarria sortzeko. Prozesu horretan, ez dago kontserbatzaileak eta edulkoratzaile artifizialak eransteko formula konplexurik. Hala, zure gorputzak benetan behar duenaz bakarrik gozatuko duzu.

Almendra krematsua, kontserbatzailerik gabe

Almendra krematsua, kontserbatzailerik gabe

Zure gorputzak benetan behar duena bakarrik

Zure gorputzak benetan behar duena bakarrik

Egia bada jaten duguna garela, denok pixka bat artifizialak, transgenikoak, azukredunak eta finduak gara. Nahikoa da etiketa irakurtzea zer jaten dugun ez dakigula ikusteko. Eta, gero, modako beste etiketa dago, «veggie»a izatea, begetarianoa, beganoa, flexitarianoa, peszetarianoa… Nahi duzun bezala deitu, baina jaten dugunarekin ondo sentitzea baldin bada modako etiketa berria, espero dezagun moda hori inoiz ez pasatzea.

KAIKU BEGETALen ikuspegitik, osasunak orain ez du gaixo ez egotea esan nahi. Osasuna ez da helburu bat lortzeko bitarteko bat, helburua bera baizik, estatus bat, gure elikadura eta gure ongizatea estuki lotuta daudela ulertzeko modu bat.

Benetako zaporea, benetako elikagaiak

Benetako zaporea, benetako elikagaiak

Landare-oinarriko zapore eta elikagaiei buruzko mito asko daude. Denok entzun dugu «zer jaten duzu: jaki osasuntsuak edo goxoak?» esaldia. Kasu hauetan, beti bezala, sinesgogortasunari probatuz erantzuten zaio, aurreiritziak eta aldez aurreko ideiak alde batera utzita. Sinesgogortasunari koilaraz erantzuten zaio.

KAIKU BEGETAL berriaren lau zaporeek, almendra, natural, lima, mertxika eta banilla oinarrikoek, jogurtaren alderdi on guztiak dituzte eta horien hartzigarri naturalak natural bezain gustagarriak diren osagai gozagarriekin konbinatuta daudenez, ez zaie beste ezer gehitu behar izan. Izaera bezalakoxea dute zaporea. Zaporea bezalakoxea dute izaera. Zertarako erantsi ezer gehiago?

Zure gorputza zaintzea ez da kontu fisiko bat bakarrik, buruarekin ere lotuta dago. Jaten duzunarekin ondo sentitzea jaten duzunaren atzean dagoenarekin oso lotuta dago. Jasangarritasuna eta osasuna dira landare-jatorriko elikadura bat aukeratzearen abantailetako batzuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-n erabilera eta instalazioa onartutzat ematen dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago jaso dezakezu hemen.