Be happy

Hobeto janez, hobeto sentitu

Ongizate fisiko eta mentala

Gorputza zaintzea ez da alderdi fisikoa zaintzea bakarrik, adimena ere zaindu behar da. Jaten duzunarekin ondo sentitzea oso lotuta dago jaten duzunaren atzean dagoenarekin. Jasangarritasuna eta osasuna dira landare-jatorriko elikagaiak kontsumitzearen onuretako batzuk.

Irri egin

Irri egin,
osteguna da eta

Soiltasunaren zoriona

Soiltasunaren zoriona

Topikoa dirudi. Benetan pentsatu arte. Zoriontsu egiten gaituzten gauzak soilak, egunerokoak, xumeak dira. Batzuetan, gauzak ere ez dira. Uneak, pertsonak, bizipenak baizik. Elikadurarekin gauza bera gertatzen da. Ez da ez formula konplexurik, ez osagai artifizialik erantsi behar funtsezkoaz gozatzeko. Almendra, lima, mertxika, banilla soilak… fruitu soilak, landare soilak.

Jaten eta pentsatzen dugunarekin bat etortzeak gure aldartean eragin zuzena dauka. Beraz, pentsatzen duzun bezala bizi, pentsatzen duzun bezala jantzi, pentsatzen duzun bezala kontsumitu, eta noski, pentsatzen duzun bezala jan.

Ondo jaten duzunean zaude ondo

Ondo jaten duzunean zaude ondo

Landare-jatorriko elikagaiek –frutak, adibidez– jateko gogoa, aldartea eta loa erregulatzen dituzten hormonen ekoizpena bultzatzen dute; serotonina eta endorfinena, besteak beste. Zientziak aspaldi frogatu zuen jaten dugunak gure aldartean eragin zuzena duela. Bestela esanda: hobeto elikatzen garenean, umore hobea dugu.

KAIKU BEGETALen ikuspegitik, ongi bizitzeak jada ez du esan nahi elikagai onak eta osagai orekatuak jatea bakarrik. Buruarekin lotuta dago, gorputzarekin bezainbat. Gehiago eta hobeto gozatzea esan nahi du, urteei bizitza emanez, ez bizitzari urteak bakarrik.

Beraz, orojalea, «veggie»a, flexitarianoa, malgutarianoa, beganoa, «disfrutarianoa» edo zarena zarela, zoriontsua izan. Horrek oso ahogozo ona uzten du.

Gure zerbitzuak hobetzeko berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-n erabilera eta instalazioa onartutzat ematen dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago jaso dezakezu hemen.